Nire bizitzan bizitako esperientziek, eta bizitako oztopoak gainditzeak gaur egun nagoen lekura eraman naute. Nire bizitza, betidanik, zaintza arloareakin lotuta egon da bai pertsonalki eta bai profesionalki.
Pertsonalki, familiako hainbat kideren zaintzaz arduratu naiz. Profesionalki, berriz, 25 urteko esperientzia daukat zaintza esparruan.
Esperientzia horrek menpekotasuna dutenen eta hauek zaintzen dituztenen beharren ikuspegi orokorra eman dit. Hori ikusita, eta zaintzaileak laguntzeko asmoz, “Zaintzailea zainduz” laguntza eta autozainketa tailerrak prestatu nituen.
Tailerren Ibilbide hau hasi nuenean, zaintzaren ikuspegia areagotu zitzaidan, eta autozainketa kontzientea eta ongizate emozionala lantzearen benetako garrantzia ikusi nuen.
Ongizate emozionala beti izan da interesa handia sortu didan gaia.
Arlo honetako zenbait ikasketa egin ondoren hasi nintzen trebatzen ongizate emozionaleko terapeuta eta coach gisa.
Egun, ongizate emozionala eta autozainketa tailerrak ematen ditut. Tailer hauek hainbat erakunde eta pertsonei bideratuta daude: udaletxeei, ikastetxeei, elkarteei, zaintzaile profesional nahiz ez profesionalei, eta norbanakoei.
Izan ere, denok dugu gure ongizate emozionala zaintzeko beharra, geu ondo egon gaitezen, eta ingurukoak ere ondo egon daitezen.
Hedonistegia bihurtu den gizarte batean bizi gara. Plazera bilatzen dugu etengabe, eta oinazea saihesten dugu kosta ahala kosta.
Hala ere, oinazea bizitzaren parte ere bada, eta ezinezkoa da beti saihestea. Kontua ez da saihestea, emozioak sentitzea, adieraztea eta bizitzea baizik.
Ezinezkoa da ezer ez sentitzea.
Gure emozioei entzun nahi ez badiegu edo ez badakigu ere, haiek hor daude eta kudeatzen ikasi behar dugu.
Zer egin dezakegu emozioak sentitzeko gure bizitzara iristen direnean?
BEHATU
KONTURATU
SENTITU
ADIERAZI
ASKATU
Nire helburua
Azalkerian oinarritzen den gizartean bizi gara. Gure bizitzako une gehienetan, besteen onespenarekin kezkatuta bizi gara. Egoera hori, beldur oinarrizkoenek eragindakoa da (onartua ez izatea eta nahikoa ez izatea). Gizarte honetan onartuak izateko, perfekzioa lortzea bihurtu da gure helburu, eta horrek nekea eta frustrazioa sortzen dizkigu, perfekzioa ezin baita lortu.
Gure bizitzan gertaera askok baldintzatzen dute gure pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko modua. Norberak, barne-lana egitea garrantzitsua da, arrastaka damaratzagun kate astun hauetaz jabetzeko.
Horrek argia emango digu gure bizitza bizitzen hasteko, benetan nahi dugun bizitza bizitzeko.
Zuk duzu zure barne mundua eraldatzeko gaitasuna. Hori gertatzen denean, gainerako guztia ere aldatzen duzu.
Ongizate emozionala izateko, funtsezkoa da geure buruarekin ondo sentitzea, harmonian, lasaitasunean eta inguratzen gaituen munduarekin gustura. Zuk hori lor dezazun, zure bidelagun izan naiteke.
Nahi baduzu, nire laguntza emango dizut, honako hauek lantzeko:
Bizitzan zure onurarako behar dituzun aldaketak egiteko
Zure barrura begiratzeko eta barruan dagoena lantzeko
Ongizate emozionalerako bide berri bati ekiteko
Emozioak sentitzeko, hautemateko eta adierazteko
Beldurra eta ziurgabetasuna saihesteko
Estresa eta antsietatea sortzen duten egoerak kudeatzeko
Aldaketa egiteko zuk dituzun baliabideak topatzeko
Zoriontasuna norberaren buruarekin gustora egotea da.
Nirekin ikas dezakezu:
Zeure burua ezagutzen, maitatzen eta zaintzen.
Emozioak kudeatzen eta sentitzen.
Zure pentsamentuez, emozioez eta ekintzez kontzienteagoa izaten.
Zure autoestimua hobetzen.
Autokritika murrizten eta zure buruari hitz egiteko modua aldatzen.
Estresa eta antsietatea kudeatzen
Zure arnasketa erabiltzen.
Zure buruarekin konektatzen eta orainaldia bizitzen.
Zaindu dezagun geure burua merezi dugun bezala eta lortu dezagun gure ongizatea, honek emango baitigu benetako zoriontasuna.