saioa garmendia hitzaldia
autozainketa tailerra

Norentzat?

UDALETXEAK

Herritarrei eskeinitako tailerrak. Ongizatearen bidez, hauen arazoak landu eta dituzten beharrak asetuko ditugu, denen onurako herri osasuntsu bat lortzeko.

ZAINTZAILE PROFESIONALAK

Menpekotasuna duten pertsonekin lan egiten dutenei bideratutako saioak. Autozainketa estrategiak eta estresa kontrolatzeko erlaxazio teknikak ikasiko dituzu.

IKASTETXEAK

Modu dibertigarrian, dinamika eta jolasen bitartez, umeek emozioak zer diren ikasiko dute eta hauek kudeatzeko herramintak eskeiniko dizkiegu. Honen helburua, autoestimua landu eta indartzea da.

PARTIKULARRAK

Zure autoestima eta konfidantza indartzeko banakako saioak. Zure baitan zerbait ondo ez dagoela sentitzen baduzu, hori aurkitzen laguntzeko eta hobetzeko zure bidelaguna izango naiz.

ELKARTEAK

Jubilatu elkarteak, emakume etxeak, menpekotasuna duten pertsonekin lan egiten duten elkarteak, zaintzaileen elkarteak...

Emozioak sentitzea, adieraztea eta bizitzea ezinbestekoa da gure ongizate emozionala lortzeko

Modu automatikoan eta inertziaz bizi gara. Ahaztu egin zaigu geratzea eta nola gauden pentsatzea. Egonkortasun emozionala landuz, “Pilotu automatikotik” irtetea lortuko dugu, lasaitasun handiagoz bizitzeko eta gure bizitzaz kontzienteago eta arduratsuago sentitzeko; Honek geure buruarekin konektatzen eta oraina bizitzen laguntzen digu.

 

Hori da, hain zuzen ere, sentitzen duguna eta benetan behar duguna lortzeko modu bakarra. Etengabe ari gara gure etorkizuna planifikatzen, baina oraina bizitzeaz ahazten gara.

mindfulness

Oraina bizitzeko, arreta osoaren teknika (Mindfulness-a) erabil dezakegu. Honen bidez, arreta osoa landu eta trebatzen dugu, eta norbera egungo esperientziaz jabetzen da. Entrenamendu ezin hobea da orainaldiarekin konektatzeko eta emozioak kudeatzen ikasteko.

 

Mindfulness-aren praktikarekin, autokontzientzia eta autoezagutza hobetzen dira, barnetik garatzen gaitu eta eragin positiboa du gure osasun mentalean.